XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jebenhausen-era iristean jakin genuen egia mingarria.

Amona ez zen bizirik atera.

Gure familiako hamahiru lagunek galdu zuten bizia urte ikaragarri haietan.

Gure esperantza bakarra Therese lagun maitea aurkitzea zen.

Baina, pena gehitzeko, hura ere hila zen.

Soldadu amerikarrak herrian sartu zirenean, etxe asko miatu zituzten arma bila.

Theresek atean kolpeak entzun zituen, baina ez zuen ireki, bizia galduko zuenaren beldur baitzen.

Ate itxiaren atzean zutik gelditu zen.

Soldadu amerikano batek, egon ezinik, atea tirokatu zuen.

Bertan hilda utzi zuen.

Nire aiton-amonen etxearen jabe berriek gela bat utzi ziguten.

Amona 1941ean Rigara erbesteratu zutenean, etxea kendu ziguten eta Gô*ppingen-go etxe juduetara aldatzera behartu gintuzten.

Orduan, familia kristau batek gure aiton-amonen etxea hartzeko baimena jaso zuen.

Gure itzuleran, hainbeste urteren ondoren, mahai gainean basalorez beteriko lorontzi bat ikus zitekeen.

Jabe berriak gure samina arintzen saiatu ziren.

Egun batean, norbaitek erretilu bat ekarri zuen esnegainez beteta.

Ama eta ni jan eta jan aritu ginen, gehiago ezin izan genuen arte.

Gose-urte haiek beren zerga pasa ziguten; gure urdailek ezin zuten lixeritu hain janari elikagarririk.